EZAGUTU EGITASMO HONEN HELBURUAK:
Bideojokoei lotutako kazetaritza-genero desberdinak lantzeko komunikazio-estrategiak eskaintzea: albisteak, erreportajeak, analisiak eta elkarrizketak.
Kazetaritza piezak formatu desberdinetan sortzeko argibide teoriko eta teknikoak ematea: idatziak, podcast-ak, bideo-podcasta, bideoak eta zuzeneko streaming-ak.
Konpetentzia digital bigunak lantzea, formatu eta kanal bakoitzaren arabera edota zuzentzen garen publikoaren arabera egokitu behar direnak: hizkera, tonoa, gorputz-hizkuntza, denbora-kudeaketa, sortzaileen arteko elkarlanerako prozedurak…
Barneratutako sorkuntza ezagutzak nerabeentzat eta gazteentzat erakargarriak izan daitezkeen beste gai batzuetan aplikatzea: zinema, kirolak, musika…
Hiritar-kazetaritza oinarri gisa hartuta, kazetaritzan profesionalki jarduteko gazteak eta nerabeak kitzikatzea.
Proiektu honen bitartez, euskarazko sormena bultzatzeaz gain Interneten dohainik eta baliagarri egongo diren euskarazko eduki espezializatuak sortuko dira, euskarazko dibulgazioa sustatuz.